viernes, 26 de octubre de 2007

bukatu da!



bidaia bukatu da eta blog honen bizitza ere bai

miércoles, 1 de agosto de 2007

07-08-01 guayaquil


guayaquilen emango ditut eta hara non hiria oso polita da. Ni Las Peñas-en ibili naiz.

07-08-01 Galapaseko egitaraua



Gaur goizean Galapaseko egitaraua heldu zait. Hemen duzue begiratzeko, nik ere ez dakit oso ondo baina berdin dio, ondo egongo da.


07-08-01 Guayaquil


Banago Guayaquilen eta oso hiri polita da. Ez da Quito bezalakoa, hemen erreka dute eta ertzeko paseabidea ederra da. Zineak eta guzti!

07-07-31 Cajas Parkea


Cuencatik hurbil, Cajas Parkea dago. Hor 232 laku daude, batzuk txiki eta besteak handiak. Oso polita da. Nik 5 orduko iblilaldia eman nuen eta ez nuen inor ikusi. Tres Crucesetik hasita (Zamora ematen du e?) eta Ingañan bidea bukatu arte. Egin dudan paseorik hoberena.





07-07-30 Cuenca


Cuenca nire azkeneko herria izan da, ez dut beherago jo beranduxe egingo baitzait joateko lasai
guayaquilera.
Herria ondo dago baina ederrena Cajas Parkea da.
Hemen Cuenca herriko argazkia

lunes, 30 de julio de 2007

07-29 NARIZ DEL DIABLO


Gaur Nariz del diablo-ra doan trenean ibili naiz. Jende asko eta oso ondo. Mendi behera eta gero mendi gora egiten du oso leku zaila baita. Lehen mehatzak zeuden eta jatsi behar zuten baina trenak zig-zag batzuk egin behar ditu eta norabidea aldatu. Horrelako batzuetan, eta gurekin ere bai, bere lekutik ateratzen dira burpilak eta... harri batzuk hartu eta berriro jartzen dute bere bidean!

sábado, 28 de julio de 2007

07-27 Quilotoa


Quilotoara ere heldu naiz! Izan ere, heltzea erreza zen "karro" batek eraman baikintuen baina gero oinez itzuli ginen!

Hori bai bidea, oso polita, ederra gero! baina 12km oinez hasieran behera oso pozik baina gero gora gora goraaaaaa! hemengo aldapak! eta horren garaian! 4000- 3500 metrora! eskerrak dagoeneko moldatuta nagoela eta buruak ez didala minik ematen Cotopaxin gertatu zitzaidan modura.

hemen argazkia


miércoles, 25 de julio de 2007

07-07-24 Baños Tungurahua


Ramontxu! Begira Tungurahua sumendia kea botatzen!

Badakit sumendiak hurbil ikusteko gogoa duzula baina oso arriskutsuak dira hemengoak eta zeharo debekatuta dago.

Dena den, hemengoak ez daude burutik sano eta sumendi bizia dute teilatuen gainean, hor duzun sumendiaren argazkia nik atzo egina da eta bertakoak prest daude ziztu bizian ateratzeko edozein momentuan. Iaz , abustuaren 4an, gaueko 11etan eztanda egin zuen eta 20 minututan denak kanpo zeuden. Aurten ere horrelakoa espero dute!

07-07-24 Baños

Quitotik behera, Baños dago.
Baños rafting, canyoning eta horrelako kirolak egiteko lekua da baina urjauziak ere oso ikusgarriak dira.
Nik horietara jo dut.

Autobus hauek Chiva dute izena


eta begira nondik gurutzatu genuen ibaia, 100 metro altura eta 500 luzera (1$)

07-07-23 cotopaxi


Cotopaxi igotzeko oso prestatuta egon behar eta ez da nire kasua. Egun batzuk eman behar egokitzeko. Izan ere, nik egon naizen bi egunetan ezin izan dut buruko mina kendu. Izugarria da, 5 eskilera igo eta burua lehertuko zaizula ematen du.

Dena den, bilbokoa izanik ezin gaizki geratu eta aterperaino heldu nintzen.

07-07-23 Cotopaxi

Cotopaxi, Quitoren azpian dago.

Dagoen sumendirik politena. Hara joan eta egia da, ederra da!

07-07-22 igandea Papallacta



Papallacta Quitotik eskuinera 60 kmra dago. Mapan ez dager baina Lago Agriorako bidean dago.

Hor ur termalak dituzte eta han egon nintzen.


Ecuadorreko mapa


A todo lujo zaituztet! Horrela ez duzue pentsatu behar ea non ote dauden herri madarikatu horiek.

Heldu naiz ecuadorrera!


07-07-21
aurreko eguneko argazkiak ez ditut eskuragarri beraz 21etik hasiko naiz.
Quitotik ibili ondoren, goruntz jo nuen eta Otavalora heldu. Han indigenen merkatu famatuena dago.
Milaka argazki dauzkat baina horiek heltzerakoan erakutsiko dizkiot nahi duenari :)
Otavaloko neska bat