
Ramontxu! Begira Tungurahua sumendia kea botatzen!
Badakit sumendiak hurbil ikusteko gogoa duzula baina oso arriskutsuak dira hemengoak eta zeharo debekatuta dago.
Dena den, hemengoak ez daude burutik sano eta sumendi bizia dute teilatuen gainean, hor duzun sumendiaren argazkia nik atzo egina da eta bertakoak prest daude ziztu bizian ateratzeko edozein momentuan. Iaz , abustuaren 4an, gaueko 11etan eztanda egin zuen eta 20 minututan denak kanpo zeuden. Aurten ere horrelakoa espero dute!