Gaur Nariz del diablo-ra doan trenean ibili naiz. Jende asko eta oso ondo. Mendi behera eta gero mendi gora egiten du oso leku zaila baita. Lehen mehatzak zeuden eta jatsi behar zuten baina trenak zig-zag batzuk egin behar ditu eta norabidea aldatu. Horrelako batzuetan, eta gurekin ere bai, bere lekutik ateratzen dira burpilak eta... harri batzuk hartu eta berriro jartzen dute bere bidean!
lunes, 30 de julio de 2007
sábado, 28 de julio de 2007
07-27 Quilotoa
Quilotoara ere heldu naiz! Izan ere, heltzea erreza zen "karro" batek eraman baikintuen baina gero oinez itzuli ginen!
Hori bai bidea, oso polita, ederra gero! baina 12km oinez hasieran behera oso pozik baina gero gora gora goraaaaaa! hemengo aldapak! eta horren garaian! 4000- 3500 metrora! eskerrak dagoeneko moldatuta nagoela eta buruak ez didala minik ematen Cotopaxin gertatu zitzaidan modura.
hemen argazkia
miércoles, 25 de julio de 2007
07-07-24 Baños Tungurahua
Ramontxu! Begira Tungurahua sumendia kea botatzen!
Badakit sumendiak hurbil ikusteko gogoa duzula baina oso arriskutsuak dira hemengoak eta zeharo debekatuta dago.
Dena den, hemengoak ez daude burutik sano eta sumendi bizia dute teilatuen gainean, hor duzun sumendiaren argazkia nik atzo egina da eta bertakoak prest daude ziztu bizian ateratzeko edozein momentuan. Iaz , abustuaren 4an, gaueko 11etan eztanda egin zuen eta 20 minututan denak kanpo zeuden. Aurten ere horrelakoa espero dute!
07-07-24 Baños
Quitotik behera, Baños dago.
Baños rafting, canyoning eta horrelako kirolak egiteko lekua da baina urjauziak ere oso ikusgarriak dira.
Nik horietara jo dut.
Autobus hauek Chiva dute izena
eta begira nondik gurutzatu genuen ibaia, 100 metro altura eta 500 luzera (1$)
07-07-23 cotopaxi
Cotopaxi igotzeko oso prestatuta egon behar eta ez da nire kasua. Egun batzuk eman behar egokitzeko. Izan ere, nik egon naizen bi egunetan ezin izan dut buruko mina kendu. Izugarria da, 5 eskilera igo eta burua lehertuko zaizula ematen du.
Dena den, bilbokoa izanik ezin gaizki geratu eta aterperaino heldu nintzen.
07-07-22 igandea Papallacta
Heldu naiz ecuadorrera!
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)
